iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis

ZIENTZIALARI #133: Mitoak argitzen paleontologiaren eskutik (Xabier Murelaga)
Episodio en Zientzialari
Geologiaz, arroka motez eta arroka sedimentarioek ematen diguten informazioez jardun dugu Xabier Murelaga geologo eta paleontologoarekin. Bere ikerlari sena irudimenak noraino bultzatu zuen kontatu digu eta irudimenaren garrantziaz jardun dugu, izan ere, paleontologoek antzinako egoerak irudikatu behar dituzte, detektibeak balira bezala. Baina irudimena bakarrik ez da nahikoa iragana nolakoa izan zen jakiteko, izan ere, mitoak eta sineskeriak garatzeko bidea eman digute fosilek gizakioi, mendeetan zehar, eta mitoak gezurtatzeko zientziaren garrantzia erabatekoa da. Fosil handiek ez eze, mikroornodunen fosilek informazio interesgarria ematen digute aspaldiko klimen eta klima aldaketen inguruan, eta horiei erreparatu die Murelagak bereziki. https://bilbohiria.com/docs2/2025/zientzialari/250502_z133_geologia_xabier_murelaga.mp3 Deskargatu hemen. Xabier Murelaga Bereicua UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Geologia Saileko irakaslea da. Paleontologian doktorea , bere ikerketa nagusiak dortoka fosilen sistematika eta eboluzioa, eta Zenozoikoko mikroornodunen azterketa (tafonomia, bioestratigrafia, paleoekologia) dira. Euskal Herriko eta Nafarroako aztarnategietan zentratu du bere lana, iraganeko ekosistemak eta klimak berreraikiz. Paleontologia irakasgaia euskaraz ematen du. The post ZIENTZIALARI #133: Mitoak argitzen paleontologiaren eskutik (Xabier Murelaga) first appeared on Bilbo Hiria irratia.
41:39
ZIENTZIALARI #132: Zirkularki polarizatutako argia igortzen duten molekula kiralak (Leire Gartzia)
Episodio en Zientzialari
Molekula kiralak bitxiak dira: euren irudi ispilua ez da bera. Argi berezi bat, polarizatu zirkularra, modu ezberdinean xurgatu eta igor dezakete. Fenomeno honi luminiszentzia polarizatu zirkularra (ZPL) deitzen zaio. Etorkizuneko teknologietarako oso baliagarriak izan daitezke, hala nola 3D pantailak eta sentsoreak. Zientzialariak molekula kiral berriak ikertzen ari dira propietate hobeekin, horien artean Leire Gartzia. UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Kimika Fisikoa Saileko ikertzailea da Leire Gartzia, Lumimats (Luminescent Materials and Spectroscopy) taldean. Kimikan graduatua, masterra egin zuen material berrietan, eta 2014an tesia irakurri zuen. Azken 10 urteak daramatza bere taldean zirkularki polarizatutako argia ikertzen. (Argazkia: Anita Gould, CC lizentzia). https://bilbohiria.com/docs2/2025/zientzialari/250401_z132_molekula_kiralak_leire_gartzia.mp3 Deskargatu hemen. The post ZIENTZIALARI #132: Zirkularki polarizatutako argia igortzen duten molekula kiralak (Leire Gartzia) first appeared on Bilbo Hiria irratia.
21:02
Zientzialari: paleoklima (aitor payros)
Episodio en Zientzialari
Lurra oso zaharra da, 4.500 milioi urte baino gehiago ditu. Azken mila milioiak soilik kontuan hartzen baditugu ere, bere klimak aldaketa asko izan ditu denbora luze honetan. Paleoklimatologia historian zehar Lurrak izan dituen ezaugarri klimatikoak eta haien aldaketak aztertzeaz arduratzen den zientzia da. Arroka sedimentarioen analisiak iraganeko klima eta klima-aldaketak ikertzen laguntza eskaintzen digu, bertan metatutako geruzetan erregistro geologikoa ondo ikertzen eta ulertzen badugu. Horrek iraganean gertatu diren klima aldaketak eta klima aroak zein faktoreren ondorio diren ulertzen lagunduko digu, baita etorkizunean gerta daitezkeen aldaketak aurrikusten ere. Zeintzuk dira historikoki naturak kliman izan dituen aroak eta horien eragileak? Noraino aldatzen du iragarpen hori giza jardueraren ondoriozko klima aldaketak? Aitor Payros geologia irakaslearekin saiatu gara gaia ezagutzen. Geologian doktorea da Aitor Payros, eta 1997tik irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Ikertzailea ere bada, UPV/EHUko Geologia departamentuan. Berotze-hozte gradualak, ziklo astronomikoek eta atmosferako gertakariek kliman izan duten eragina ulertzen saiatu gara berarekin, baita ikerketa egun non dagoen ere. Argazkia: Gaztelugatxe (Grand Parc). https://bilbohiria.com/docs2/2025/zientzialari/250319_z131_paleoklima_aitor_payros.mp3 Deskargatu hemen. The post ZIENTZIALARI: Paleoklima (Aitor Payros) first appeared on Bilbo Hiria irratia.
30:44
ZIENTZIALARI #130: Fisioterapiaren eragina endometriosiak sortzen duen mina arintzeko (Ismene Rodriguez)
Episodio en Zientzialari
Endometriosia emakumezko askok paiatzen duten gaitz ginekologikoa da. Emakumezkoei soilik eragiten die, izan ere, gaixotasun honetan uteroa inguratzen duen ehuna, endometrioa, uterotik kanpo agertzen da. Endometriosia zerk eragiten duen ez dago oraindik argi, hipotesiak besterik ez daude. Ondorio nagusiak, baina, antzutasuna eta mina dira. Endometriosiak eragindako mina arintzeko fisioterapiaren eragina aztertu du Ismene Rodriguez fisioterapeutak eta azterlan horren emaitzak Ekaia aldizkarian argitaratu ditu, Izaro Esain, Iraia Bidaurrazaga-Letona, Miriam Urquiza eta Iratxe Duñabeitia kideekin batera. Berarekin mintzatu gara, gaixotasun hau hobeto ezagutzeko eta fisioterapiak mina noraino arindu dezakeen jakiteko. (Argazkia: Nephron, CC lizentzia). https://bilbohiria.com/docs2/2025/zientzialari/250204_z130_endometriosia_ismene_rodriguez.mp3 Deskargatu hemen. The post ZIENTZIALARI #130: Fisioterapiaren eragina endometriosiak sortzen duen mina arintzeko (Ismene Rodriguez) first appeared on Bilbo Hiria irratia.
21:15
ZIENTZIALARI #129: Gaixotasun zeliakoaren jatorri genetikoa (Jose Ramon Bilbao)
Episodio en Zientzialari
Zeliakiaren inguruan gehiago jakin nahi dugu immunogenetikan aditua den Jose Ramon Bilbaorekin, izan ere, gaixotasun zeliakoak jatorri genetikoa duela ezarrita dago, baina zeintzuk diren gaisotasuna eragiten duten gene horiek eta nolako eraginak dituzten bakoitzak oso konplikatua da panorama hori: gene askok eragiten dute modu askotan eta, faktore horien guztien emaitza da zeliako bakoitzak gaisotasuna garatzen duen modua. Gaixotasun zeliakoak ertz asko ditu: diagnostikatzen zaila den intolerantzia da, hereditarioa da baina pertsona batzuek garatzen dute eta beste batzuek ez. Hori ikertzen du Jose Ramon Bilbaok. Gurutzetako Ospitalean, egun Biobizkaia izena duen gunean, 2013ra arte ibilia, Leioako campusean dabil orain Bilbao, EHUn genetika irakasle. Zeliakiaren sintomez, jatorri genetikoaz, diagnosiaz, dietez, botikez eta ikerketaren egoeraz mintzatu gara berarekin. https://www.bilbohiria.com/docs2/2024/zientzialari/241105_z129_gaixotasun_zeliakoa_jose_ramon_bilbao.mp3 Deskargatu hemen. Jose Ramon Bilbao Genetikako irakasle agregatua da UPV/EHUn eta ikertzaile nagusia izan da Biocruces-Bizkaia Institutuan. Biologian doktorea 2000. urtean. Mikrobiologia, Immunologia eta Genetikan jaso du formakuntza UPV/EHUko Erizaintza Eskolako Mikrobiologia Laborategian (1989-1992 – Prof. I. Abalia), Leicestereko Unibertsitateko (EB) Genetika Sailean (1991 – Prof. PH Williams), Gurutzeta Ospitaleko Ikerketa Unitatean (1992-2000 – Prof. L Castaño) eta Barbara Davis Haurren Diabetearen Zentroa Denver-en (CO-AEB) (1995 – Prof. GS Eisenbarth). Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean Miguel Servet kontratua lortu zuen 2000n eta 2006an I3SNS ebaluazio positiboa. UPV/EHUko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Sailera etorri zen 2011n eta lanpostu iraunkorra lortu zuen 2012an.. Irakasle Osoaren akreditazioa (UNIBASQ) eta 4 ikerketa seiurteko (CNEAI) ditu onartuak. Bere ikerketa-interes nagusiak honako hauek dira: autoimunitatearekin lotutako genomaren elementu funtzionalak identifikatzea, eta, bereziki gaixotasun zeliakoan, teknologia omikoak (GWAS, RNA-Seq eta metilazioa) giza ehunetako populazio zelularretan eta estrategia Bioinformatikoak erabilita. Bestalde, INMA-Gipuzkoa kohortean ingurumen-faktore eta kutsatzaileen aurrean aldaketa genetiko eta epigenetikoek haurren garapen fenotipikoan izan dezaketen eragina aztertu du. The post ZIENTZIALARI #129: Gaixotasun zeliakoaren jatorri genetikoa (Jose Ramon Bilbao) first appeared on Bilbo Hiria irratia.
22:41
ZIENTZIALARI #128: Simulazio multifisikoak (Jose Miguel Campillo)
Episodio en Zientzialari
Simulazio multifisikoek batera gertatzen diren hainbat fenomeno eta sistema konplexu aztertzeko aukera ematen dute. Bateria-multzoen funtzionamendua, adibidez, sistema konplexua da, une berean hainbat prozesu gertatzen direlako eta horren azterketak etorkizuneko prozesuen berri izatea ahalbidetzen du. Simulazio errealagoak egiten dira, prozesu horiek batera eta elkarren gainean duten erragin aztertuz. Baterien kasuan, degradazioa, kargatzeko ahalmena, intentsitate-ahalmena eta beste ezaugarri batzuk ezberdinak dira, bateria motaren arabera. Bateria mota bakoitzaren ahalmenak eta ahuleziak ezberdinak dira, osagai kimikoen eta teknologien arabera elektrizitatea gordetzeko eta, ondoren, deskargatzeko prozesuak ezberdinak direlako. Fisikan doktorea da Joxemi Campillo. Gaur egun UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Fisika sailean dabil ikertzaile moduan. Berarekin ikasi dugu simulazio multifisikoak nola egiten diren eta, baterien kasu zehatzean, zer ondorio atera dituzten ikerketan. Energia sortzeaz gain, gordetzea dugu erronka egungo gizartean, ezinbesteko elementuak bihurtu dira bateriak, eta era askotako erabilera, neurri eta teknologiak daude baterien munduan, eragin ekonomiko, ekologiko eta geopolitikoak daude jokoan baterien garapenaren ondorioz. Kondentsadore zein superkondentsadoreen eta baterien arteko harremanaz, diseinuen optimizazioaz, tenperaturaren arriskuez eta beste hainbat gairen inguruan jardun dugu gaurkoan Joxemirekin. (Argazkia: Argonne National Laboratory). https://www.bilbohiria.com/docs2/2024/zientzialari/240701_z128_bateria_eta_simulazio_multifisikoak_joxemi_campillo.mp3 Deskargatu hemen. The post ZIENTZIALARI #128: Simulazio multifisikoak (Jose Miguel Campillo) first appeared on Bilbo Hiria irratia.
27:50
ZIENTZIALARI #127: Endokannabinoideak (Ana Bernal)
Episodio en Zientzialari
Endokannabinoideak gure garunetan sortzen dira, kannabinoideen antzera eraginez. Neuromodelatzaileak dira, funtzio batzuk erregulatzeko gai direlako, jangura, mina, oroimena eta mugimendua kasu. Endokannabinoideek nola funtzionatzen duten ezagutu dugu gaur Ana Bernalekin. Biokimikan lizentziatua eta Neurozientzietan doktorea da Ana Bernal. Irakasle eta ikertzailea da Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintzako Fakultateko Neurozientziak departamentuan. Achucarro Achucarro Basque Center for Neurosciencen ere ikertzailea da. (Argazkia: Carolina Hrejsa, CMI). https://bilbohiria.com/docs2/2024/zientzialari/240603_z127_karabinoideak_ana_bernal.mp3 Deskargatu hemen. The post ZIENTZIALARI #127: Endokannabinoideak (Ana Bernal) first appeared on Bilbo Hiria irratia.
26:00
ZIENTZIALARI: 1 motako diabetesa (Izortze Santin)
Episodio en Zientzialari
Gaixotasun konplexua da 1 motako diabetesa, bere garapenean faktore genetikoek eta ingurune-faktoreek parte hartzen dutelako. Genetikaren aldetik, gainera, gene asko partaide dira haren sorreran eta garapenean. Horregatik, oso garrantzitsua da gene horien identifikazioa. Biologian lizentziatua eta doktoreduna da Izortze Santin, eta gene karakterizazioan eta azterketan lan egiten du, UPV/EHUko Biokimika eta Biologia Molekularreko Departamentuko ikertzaile moduan. Bere eskutik diabetesa hobeto ezagutzeko parada izan dugu eta, zehatzago, pankrean garatzen diren mekanismo molekular batzuei -beta zelulen suntsipenean eta inflamazioan- faktore genetikoek nola eragiten duten erreparatu diegu, Santin eta bere departamenduaren ikergaiei hain zuzen ere. (Argazkia: domeinu publikoa). https://bilbohiria.com/docs2/2024/zientzialari/240514_z126_1motako_diabetesa_izortze_santin.mp3 Deskargatu hemen. The post ZIENTZIALARI: 1 motako diabetesa (Izortze Santin) first appeared on Bilbo Hiria irratia.
23:31
ZIENTZIALARI #125: Intrusio magmatikoak (Luis Agirrezabala)
Episodio en Zientzialari
Bizkaiko Golkoan Kretazeo Ertainean lurra zabaldu eta mehetu zenean, lur azpiko magma gora joan zen eta lur azaleko sedimentuetan txertatu zen, era horretan intrusio magmatikoa sortuz. Intrusio magmatikoaren sorrera eta ondorioak ezagutze aldera, Luis Agirrezabalarekin, UPV/EHUko Geologia saileko ikertzailearekin bildu gara gaur Zientzialari saioan. Berak adierazi digu zeri esaten zaion intrusio magmatikoa. Irudia: Wikimedia. https://bilbohiria.com/docs2/2024/zientzialari/240205_z125_intrusio_magmatikoak_luis_agirrezabala.mp3 Deskargatu hemen. The post ZIENTZIALARI #125: Intrusio magmatikoak (Luis Agirrezabala) first appeared on Bilbo Hiria irratia.
29:43
ZIENTZIALARI #124: Makroalgak (Nahiara Muguerza)
Episodio en Zientzialari
Itsasora joko dugu gaurkoan ere, itsas azpira, zehazkiago esatearren. Makroalgez jardungo dugu saio honetan, eta termino berriak ikasiko ditugu: makrofitoak, errezelak, eta abar. Komunitate konplexuak osatzen dituzte makroalgek, eta ezinbestekoak dira, itsas azpiko izaki bizidun askok bizirik iraun dezaten. Zorigaitzez, azken aspaldion klima aldaketak bortizki eraso egin die horrelako ekosistemei. Itsas azpian gertatzen ari diren aldaketez eta bere ikerlanaz eta erronkez mintzatuko zaigu gaur Nahiara Muguerza zientzialaria. Nahiara Muguerza biologian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Biologian lizentziaduna Alacanteko Unibertsitatean Itsas eta Ingurumen espezialitateetan. UPV/EHUn Bentos Marino UPV/EHUko Ikerketa Taldean Ikertzaile Kontratatu gisa ari da lanean 2009tik, eta, gainera, UPV/EHUko Landare Biologia eta Ekologia Sailean irakasle elkartu gisa ari da lanean 2011tik. https://www.bilbohiria.com/docs2/2023/zientzialari/231219_z24_makroalgal_nahiara_mugerza.mp3 Deskargatu hemen. The post ZIENTZIALARI #124: Makroalgak (Nahiara Muguerza) first appeared on Bilbo Hiria irratia.
29:46
ZIENTZIALARI #123: Fitoplanktona (Aitor Laza)
Episodio en Zientzialari
Lehorretik itsasora joko dugu gaurkoan, fitoplanktonak duen garrantziaz jarduteko. Itsas uretan esekiduran bizi diren mikroorganismo hauek ez dira gaur arte, hain segur, behar bezainbeste ikertuak izan, baina, gaur entzungo dugunez, garrantzi handia daukate. Fitoplanktona uretako ekosistemen kate trofikoaren oinarrian aurkitzen da, organismo nagusiago batzuen elikagai baita. Baina bestelako funtzioak ere betetzen ditu, orain Aitor Laza ikertzaileak azalduko dizkigunak, hain zuzen ere. https://www.bilbohiria.com/docs2/2023/zientzialari/231026_z123_fitoplanktona_aitor_laza.mp3 Deskargatu hemen. Aitor Laza UPV/EHUko Landare Biologia eta Ekologia Saileko irakasle eta ikertzailea da. Doktore titulua lortu zuen 2009an, “Criptofitas del estuario del Río Nervión-Ibaizabal” tesiarekin. Ikerketek hainbat alderdi jorratzen dituzte, hala nola fitoplanktonaren ekologia, fitoplanktona aztertzeko teknika analitikoen azterketa, in vitro saiakuntzen bidezko ekofisiologia eta hainbat talde taxonomikoren sistematika. Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia Saileko kidea da Aitor Laza. The post ZIENTZIALARI #123: Fitoplanktona (Aitor Laza) first appeared on Bilbo Hiria irratia.
34:36
ZIENTZIALARI #123: Ingurumena eta haurren osasuna (Aitana Lertxundi)
Episodio en Zientzialari
Denok jakina da ingurumenak eragin handia duela gizakion bizitzako alderdi askotan. Baita osasunean ere, noski. Dena den, berrikitan jakin dugunez, eragin hori oraindik amaren sabelean dagoen haurrarenganaino irits daiteke, eta haren hazkundea aldarazi. Aitana Lertxundi EHUko Medikuntza Prebentiboa eta Osasun Publikoa saileko ikertzailea dugu, eta orain INMA proiektuaren barruan ingurumenak haurraren osasunean izan dezakeen eragina aztertzen diharduenez, berarekin elkartu gara Zientzialari saio honetan, gai horri buruz zerbait gehiago jakin nahian. https://bilbohiria.com/docs2/2023/zientzialari/230705_z22_Ingurumena_eta_haurren_osasuna_aitana_lertxundi.mp3 Deskargatu hemen. Gironako Unibertsitatean Ingurumen Zientzietan lizentziatua eta Ingurumen Epidemiologian doktorea da Aitana Lertxundi. 2009az geroztik, Bioestatistika eta Epidemologia eskolak ematen ditu Medikuntza Fakultatean, eta bai EHUko Osasun Publikoko Masterrean ere. Gaur egun irakasle agregatua da, eta EHUko Ingurumen Epidemiologiako eta Haurren Neuropsikologiako ikerketa taldeko ikertzaile nagusia. Argazkia: Quang Nguyen Vinh (domeinu publikokoa). The post ZIENTZIALARI #123: Ingurumena eta haurren osasuna (Aitana Lertxundi) first appeared on Bilbo Hiria irratia.
24:43
ZIENTZIALARI #121: Onddoek eragindako infekzioak (Ines Arrieta)
Episodio en Zientzialari
Medikuntzak aurrerapauso ikaragarriak eman ditu azken hamarkadetan lehen guztiz hilkorrak ziren gaixotasunak gainditzen laguntzeko. Horra hor, diogunaren berme, minbizietan edo hiesan lortzen ari diren emaitza onak. Alabaina, gure gorputzaren immunitate sistema nahiko ahulduta gelditu ohi da horrelako tratamendu bortitzen ostean, eta ahulezia horrek bide eman diezaioke gure baitan infekzio aski larriak sortzeari. Horrelako onddo patogenoak aztertzen diharduen zientzialari bat ekarri dugu gaur Bilbo Hiria irratira: Ines Arrieta. https://www.bilbohiria.com/docs2/2023/zientzialari/230515_z121_onddoek_eragindako_infekzioak_ines_arrieta.mp3 Deskargatu hemen. The post ZIENTZIALARI #121: Onddoek eragindako infekzioak (Ines Arrieta) first appeared on Bilbo Hiria irratia.
29:38
ZIENTZIALARI #120: Kristal likidoak (Ibon Alonso)
Episodio en Zientzialari
Eskola garaian materia hiru egoeratan egon daitekeela irakatsi ziguten. Hots, materia solidoa, likidoa edo gasa izan daitekeela ikasi genuen. Alabaina, zientziak etengabeko eraldaketan dihardu, eta egungo egunean fisikariek laugarren egoera bat bereizten dute, mesofasea, alegia. Kristal likidoen fasea dugu hori. Fase horretan, materiak solidoaren nahiz likidoaren ezaugarriak hartzen dituenez, ezin konta ahala bide eta esparru zabaldu zaizkie ikertzaileei, material horiek eguneroko bizitzan izan ditzaketen aplikazio berriak bilatzeko. Eta honetaz jarduteko, gaur Ibon Alonso fisikaria hurreratu da Bilbo Hiria irratiaren mikrofonoetara (argazkia:Wojciech Tomczyk, Wikimedia). https://www.bilbohiria.com/docs2/2023/zientzialari/230418_z120_kristal_likidoak_ibon_alonso.mp3 Deskargatu hemen. The post ZIENTZIALARI #120: Kristal likidoak (Ibon Alonso) first appeared on Bilbo Hiria irratia.
31:07
ZIENTZIALARI #118: Eukaliptoaren eragina ibaietan (Aitor Larrañaga)
Episodio en Zientzialari
Hazkunde azkarreko zuhaitzak direnez gero, aspalditxo duela eukaliptoak landatzeko joera laster zabaldu zen Euskal Herrian. Nolanahi den ere, urruneko urte haietan ez zen kontuan hartu zenbaterainoko kalteak eragin zitzaketen eukaliptoek ingurumenean, eta orduko erabakien ondorioak orain pairatzen ari gara. Adibidez, ur asko behar dutenez, eukaliptoek lehorteak eragin ditzakete, eta ibaietara isurtzen dituzten substantziek arrisku bizian jartzen dituzte hainbat landare eta animaliaren bizia. Baina eukalipto eta ibaien arteko harreman negatibo hori sakon aztertu duen ikertzaile bat etorri zaigunez saio honetara, berari, Aitor Larrañagari galdetu diogu (irudia: Ethel Aardvark, Wikipedia). https://bilbohiria.com/docs2/2023/zientzialari/230318_z%20118_eukaliptoaren_eraginaibaietan_aitor_laranaga.mp3 Deskargatu hemen. The post ZIENTZIALARI #118: Eukaliptoaren eragina ibaietan (Aitor Larrañaga) first appeared on Bilbo Hiria irratia.
25:44
ZIENTZIALARI: Pirinioetako ur baliabideak (Ane Zabaleta)
Episodio en Zientzialari
Jakina denez, bizia uretan sortu zen, eta handik lehorrera zabaldu. Bestalde, ura ezinbestekoa dugu Lurrean biziak aurrera egin dezan. Hori jakinik ere, biziaren sostengu diren ur baliabideak oker ustiatzen, lohitzen eta kutsatzen aritu gara gizakiok denbora luzeegian. Orain, klima aldaketaren alarma larriak joka ditugularik, beste jarrera batzuk hartzen hasiak gara, zorionez, eta horretarako ezinbestekoa gertatzen zaigu ikerkuntza. Hain zuzen ere, UPV/EHUko ikertzaile talde bat halako ikerlan interesgarri bat egiten ari da azken urteotan Pirinioetan, hango ur baliabideen bilakaera ezagutzeko asmoz. Horretaz mintzatuko zaigu orain bertan lanean dabilen Ane Zabaleta ikertzailea. Geologian lizentziatua eta Zientzian doktoratua da Ane Zabaleta. UPV/EHUko Geodinamika Sailean egiten du lan eta gaur egun Hidro-ingurumeneko Prozesuak ikerketa taldean ari da. (Argazkia: Kom bo). http://bilbohiria.com/docs2/2020/Zientzalari/200107_z17_pirineotako_ur_baliabideak_ane_zabaleta.mp3 Deskargatu hemen.
28:07
ZIENTZIALARI #114: Padurak (Ane Garcia Artola)
Episodio en Zientzialari
Padura, Fadura eta beste. Gugandik hain gertu ditugun leku horien toponimoa esaten dugula, ez gara konturatzen izen horiek errealitate fisiko bati egiten diotela erreferentzia. Eta porlanak eta hirigintzak koskaz koska eremu handiak kendu dizkietenez padurei, ohartu ere ez gara egiten haien gainean bizi garela. Baina padurak hor daude, egon, itsasoaren eta lehorraren arteko muga modura, menderen mendetan itsasoaren erasoak apalduz. Beraz, padurak berreskuratzea neurri egokia izan daiteke itsas mailaren larregizko igoerari eusten laguntzeko. Ane García Artolak asko daki horretaz, paduren berreskurapena baita bere ikerkuntza arlo nagusia. 2008an UPV/EHUn Geologian lizentziatu zen Ane García Artola. Biodibertsitate, Funtzionamendu eta Ekosistemen Gestioa izeneko unibertsitate masterra egin ostean, Geologian doktoretza lortu zuen 2013an. Egun Geologia irakasle atxikia da eta Harea-Itsas Bazterreko Geologia ikerketa taldeko ikertzailea ere bada. (Argazkia: X. Lauzirika). http://bilbohiria.com/docs2/2019/zientzialari/191231_z116padurak_ane_garcia.mp3 Deskargatu hemen.
19:42
ZIENTZIALARI #113: Bioerregaiak (Martin Olazar)
Episodio en Zientzialari
Azkenaldi honetan, kezka handia sumatzen da eremu askotan, eguratsera isurtzen ditugun gai kutsagarriak direla kausa. Horren aurrean, gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da bioerregaien bidea, hau da, biomasatik lortzen diren erregaiak. Haiek lortzeko prozesuaz eta haien erabileraz jardungo dugu gaur Martin Olazar ikertzailearekin. UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea eta ikertzailea dugu Martin Olazar. Unibertsitate horretan bertan eskuratu zituen lizentziatura eta katedra Ingenieritza Kimikoan, eta 1994az geroztik, arlo horretako irakasgaiak ematen ditu UPV/EHUn. Bere jakintza eremuko simposium eta biltzar askotan parte hartu du bai antolatzaile eta bai hizlari moduan. Era berean, sari ugari jaso ditu bere ikerketa lanengatik, haietako lehena “Resurreccion Maria Azkue” ikerketa lehiaketan eskuratutakoa. (Argazkia: ruuno). http://bilbohiria.com/docs2/2019/zientzialari/191227_z114_bioerregaiak_martin_olazar.mp3 Deskargatu hemen.
27:41
ZIENTZIALARI 112: Arrainak sentsore biologiko gisa (Harkaitz Eguiraun)
Episodio en Zientzialari
Plentziako Itsas Estazioan akuikultura adimenduna lortzeko bidean urrats garrantzitsua suposatzen duen ikerlana bururatu du Harkaitz Eguiraun ingeniariak. Izan ere, arrain multzoak sentsore biologiko gisa erabil daitezkeela frogatu berri du berak. Horixe da, hain zuzen, gaurko Zientzialari saio honetan Harkaitzek erabiliko duen gaia. Industria-elektronikako industria ingeniari teknikoa da Harkaitz Eguiraun; industria automatizazioan eta elektronikan ingeniaria eta Kontrol ingeniaritza, automatika eta robotikako masterra du egina. Marine Environment and Resources PhD programaren bidez egin du bere nazioarteko doktoretza. Egun irakaslea da Bilboko Ingeniaritza Eskolan, eta ikertzailea Plentziako Itsas Estazioan. (Argazkia: Pxfuel). http://bilbohiria.com/docs2/2018/zientzialari/181228_z108_akuikultura_adimenduna_arkaitz_egiraun.mp3 Deskargatu hemen.
22:50
ZIENTZIALARI 111: Zulo beltzak (Joanes Lizarraga)
Episodio en Zientzialari
Zientzialari saiora gaur ekarri dugun gonbidatua Joanes Lizarraga da. Kosmologoa da, eta zulo beltzen inguruan mintzatuko zaigu. Zulo beltzak, espazioan eta denboran kokatuak dauden gune erraldoiak omen dira, beren baitan grabitate indar ikaragarri handia biltzen dutenak; hain grabitate indar handia, ezen ez baitiote haien inguruan dagoen ezeri handik alde egiten uzten. Oraintsu arte deus gutxi zen zulo beltzei buruz genekiena, eta egun oraindik gutxi dakigun arren, egia da zientzia ezaguera maila askoz handiagoa eskuratzen ari dela haiei buruz, gaurkoan Joanes Lizarragak azalduko digunez. Fisikan doktorea da Joanes Lizarraga eta UPV/EHUko Fisika Teorikoa eta Zientziaren Historia Sailean dihardu lanean. Bere tesiarekin Koldo Mitxelena Saria irabazi zuen 2017an. Defektu topologikoek eta inflazioak sor ditzaketen seinale behagarrien ezaugarritzea da bere ikerketaren ildo nagusia. (Argazkia: NASA Goddard Photo and Video). http://bilbohiria.com/docs2/2019/zientzialari/191219_z113_zulo_beltzak_joanes_lizarraga.mp3 Deskargatu hemen.
25:15
Más de Bilbo Hiria Ver más
También te puede gustar Ver más
La Fábrica de la Ciencia (LFDLC) Programa de divulgación científica dirigido y presentado por Jorge Onsulve. Los contenidos está relacionados con el mundo de la Ciencia en general. Charlie Duke, Pedro Duque, Carlos González, Jorge Pla, entre otros forman parte del elenco de invitados colaboradores de este programa. Para más información: www.lafabricadelaciencia.com Actualizado
La mecánica del caracol Espacio dedicado a la divulgación de la ciencia, la tecnología y la historia dirigido y presentado por Eva Caballero. Actualidad, experimentos, explicaciones a fenómenos cotidianos o extraordinarios, personajes y hechos históricos se dan cita en este programa. Actualizado
Zientzia puntu-puntuan Nafarroako Unibertsitate Publikoaren dibulgazio zientifikoko podcasta. Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioko Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak laguntza eman du. Actualizado