Trending Misterio
iVoox
Descargar app Subir
iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis
Ibaizabal magazina
Ibaizabal magazina
Podcast

Ibaizabal magazina 6x4e5j

2.848
30

Bilboko euskal irratia 37445l

Bilboko euskal irratia

2.848
30
Amaiur Epher idazlea Argia astekarian
Amaiur Epher idazlea Argia astekarian
Gaurkoan, Gorka Peñagarikanorekin egin dugu Argia astekariaren errepasoa. Azalean, Amaiur Epher idazle baxenafarra da protagonista. Bigarren liburua argitaratu berri du, eta hori aitzakia hartuta elkartu dira berarekin. Solasaldian, hizkuntzaren inguruko hausnarketak egin ditu, bereziki erdarek euskaran duten eraginaz. Bigarren gaia Gabriel Aresti izan da. Izan ere, ostegunean, ekainaren 5ean, 50 urte bete dira idazle bilbotarra hil zela. Haren inguruko jardunaldi ugari antolatu dira, baina Argiak Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak Bilbon antolatutakoa ekarri du aldizkarira. Bertan, Arestiren figura gaur egungo begiradatik aztertu dute. Bukatzeko, hontz zuriaren inguruko artikulu bitxi bat komentatu dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250605_grka_argia.mp3 Deskargatu hemen. The post Amaiur Epher idazlea Argia astekarian first appeared on Bilbo Hiria irratia.
15:12
Segurtasun arazo larriek alarma piztu dute Atxuriko Garcia Rivero eskolan
Segurtasun arazo larriek alarma piztu dute Atxuriko Garcia Rivero eskolan
Atxuriko García Rivero eskolako segurtasun arazoek haserrea eta alarma piztu dituzte. Ekainaren 4an, eraikinaren teilatuko harriak berriz erori ziren aurreko patiora, ikasleak sartzeko zain zeudela. Aldamioek ez dute ezbeharra eragotzi. Aurretik ere izan dira antzeko gertaerak, eta Campuzanoko Zentroan, eskolako lanek eraginda, bost gela hartu behar izan dituzte salbuespen gisa. Ekainaren 3an, Campuzanon ere eraikinaren zati bat erori zen. Eskola-komunitateak salatu du haurren, irakasleen eta langileen segurtasuna arriskuan dagoela, eta Bilboko Udalari zein Eusko Jaurlaritzari berehalako neurriak eta plan zehatzak eskatu dizkie, azpiegituren egoera jasanezinari aurre egiteko. Egoeraren aurrean, Guraso Elkarteak, klaustroak eta langileek protesta elkarretaratzea deitu dute ostiral honetarako, ekainaren 6an, 16:30ean, eskolako atarian. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250605_cris_garcia_rivero_eskolako_arazoak.mp3 Deskakargatu hemen.   The post Segurtasun arazo larriek alarma piztu dute Atxuriko Garcia Rivero eskolan first appeared on Bilbo Hiria irratia.
Política, economía y opinión Ayer
0
0
7
07:18
Autonomia kalea ikurrinen kale bihurtuko da larunbatean Bilbon
Autonomia kalea ikurrinen kale bihurtuko da larunbatean Bilbon
Larunbat honetan, ekainak 7, Bilboko Autonomia kalea ikurrinez beteko da. Gure Eskuk antolatutako mobilizazio nazionalak herritarrei dei argia egin die: Euskal Herriaren ikurra den ikurrina eskuan, kaleetara ateratzeko eta burujabetzaren aldeko aldarria egiteko. Mobilizazioa arratsaldeko 17:30ean abiatuko da La Casillatik, “Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki” lelopean. Josu Etxabururen esanetan Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian prozesu eta eztabaida politiko esanguratsuak daude zabalik, eta horiek baliatu behar dira euskal burujabetzarako urratsak emateko. “Aukera hori aprobetxatu behar dugu; anbizioz eta herri ikuspegiaz jokatu behar dugu denok”, azpimarratu du. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250605_gureesku.mp3 Deskargatu hemen. The post Autonomia kalea ikurrinen kale bihurtuko da larunbatean Bilbon first appeared on Bilbo Hiria irratia.
Política, economía y opinión 2 días
0
0
7
03:42
Gabriel Aresti hil zenetik 50 urte: omenaldi egitarau zabala aurkeztu dute Bilbon
Gabriel Aresti hil zenetik 50 urte: omenaldi egitarau zabala aurkeztu dute Bilbon
Bihar 50 urte beteko dira Gabriel Aresti Segurola idazlea zendu zela. Urteurren garrantzitsu horren harira urte bukaera arte iraungo duen egitaraua aurkeztu dute gaur. Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU), Gabriel Aresti Kultura Elkartearekin eta Bilboko Koralarekin elkarlanean osatu da egitaraua, eta Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak, EiTBk eta BBKk babesa eman diote. Gaur goizean aurkeztu dute ekimena Euskaltzaindiaren egoitzan egindako prentsaurrekoan, eta bertan izan dira Arestiren senideez gain, erakundeetako eta kultura-eragileetako hainbat ordezkari. Helburua argia da: XX. mendeko euskal literaturaren berritzaile handienetako baten figura eta lana ezagutaraztea, belaunaldi berriei hurbiltzea eta haren ekarpena gaurkotasunez janztea. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250604_Gabriel_Aresti.mp3 Deskargatu hemen. The post Gabriel Aresti hil zenetik 50 urte: omenaldi egitarau zabala aurkeztu dute Bilbon first appeared on Bilbo Hiria irratia.
Política, economía y opinión 2 días
0
0
7
13:39
Ziburuko liburu eta disko azoka: sei urteko ibilbidea eta Azokaroaren zabalkundea
Ziburuko liburu eta disko azoka: sei urteko ibilbidea eta Azokaroaren zabalkundea
Larunbatean ospatuko da Ziburuko liburu eta disko azoka. Seigarren aldia izango du eta egun osoko egitaraua antolatu dute Baltsa elkarteak eta Argiak. 2019an hasi zen Ziburuko azoka eguneko ekitaldi gisa, baina azken urteetan azoka egunaz aparteko ekitaldiak antolatu izan dira inguruko herrietan ere: Azokaroa da. Ladix Arrosagarai Baltsan elkarteko kidearekin berba egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250603_ladix_ziburuko_azoka.mp3 Deskargatu hemen. The post Ziburuko liburu eta disko azoka: sei urteko ibilbidea eta Azokaroaren zabalkundea first appeared on Bilbo Hiria irratia.
Política, economía y opinión 2 días
0
0
6
24:46
Ekuadorreko kitxua eta Kanadako cree hiztunak gurean
Ekuadorreko kitxua eta Kanadako cree hiztunak gurean
Ekuadorretik etorritako kitxua hiztun taldea hurbildu zaigu irratira, Garabide elkartearen eskutik. Hizkuntzaren biziberritze lanetan dabiltzan ekintzaileak dira, euskaldunon esperientziatik ikasi nahi dutenak. Garabideko Joanes Igeregik azaldu dizkigu talde honen nondik-norakoak, quechua eta kitxua artean dauden ezberdintasunez jardun dugu eta haien asmoak zeintzuk diren azaldu digu. Ondoren, euretako bakoitzak bere burua aurkeztu du, kitxueraz eta zer egiten duten azaldu dute. Imbaburako hiriburuan, Ibarra hirian, Kichwakamak Sisariy eta AJKI Kichwa elkarteetako kideak dira. Horren ostean, beste bisitari batzuk azaldu zaizkigu, kasu honetan kontinente beraren ipar partetik, izan ere, Kanadako cree hiztunak diren Kass eta Darren hurbildu dira irratira, Urtzi Urrutikoetxearen eskutik. Zehatzako, Métis edo mestizoa den gizatalde bateko kideak dira, europarren eta bertakoen arteko nahasketa batetik abiatutako gizataldea. Urtzik azaldu digunez, larru-merkatari europarren eta bertakoen arteko nahasketatik sortu ziren Métis taldeak, eta oso kultura berezia dute. Kass ikasten-irakasten ari da eta Métis gizarte horiek Michif hizkuntza ezberdinak garatu zituztela azaldu digu, frantsesaren eta creeren artean, euskaldunek Mikmak indigenekin harremanetan euskal-mikmak pidgin edo tarteko hizkuntza garatu zuten moduan. Darren hizkuntzalaria dugu, eta Kanadako bertako hizkuntzen garapenerako CILLDI institutuan lan egiten du.   https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250529_garabide_ekuadorreko_kitxuak.mp3 Deskargatu hemen. The post Ekuadorreko kitxua eta Kanadako cree hiztunak gurean first appeared on Bilbo Hiria irratia.
Política, economía y opinión 3 días
0
0
5
23:02
ACT Jaialdiak Bilbo eta Barakaldo eszena berritzailearen epizentro bihurtuko ditu
ACT Jaialdiak Bilbo eta Barakaldo eszena berritzailearen epizentro bihurtuko ditu
Eszena berritzailearen epizentro bihurtuko dira Bilbo eta Barakaldo datorren ekainaren 4tik 7ra, ACT – Eszena Berritzaileen Nazioarteko Jaialdiaren XXII. edizioa ospatuko baita bertan. BAI Antzerki Ikastegiak antolatzen duen jaialdi honek, urte luzetako ibilbideari eutsiz, diziplina eszeniko garaikideen aldeko apustu sendoa egiten du berriz ere: antzerkia, dantza eta performancea uztartzen dituzten lan laburrak, eta haiekin batera, tailerrak, topaketak eta hausnarketa guneak eskainiko dira ikusle eta profesionalentzat. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250603_joseba_lazkano.mp3 Deskargatu hemen. The post ACT Jaialdiak Bilbo eta Barakaldo eszena berritzailearen epizentro bihurtuko ditu first appeared on Bilbo Hiria irratia.
Política, economía y opinión 3 días
0
0
6
12:24
Ibilbideari Elkar Saria jasoko du gaur Zenbat Gara elkarteak
Ibilbideari Elkar Saria jasoko du gaur Zenbat Gara elkarteak
Euskaraz bizitzeko gune seguruak sortzea, sareak ehuntzea eta hirian euskaldun izatea posible eta desiragarri egitea. Horixe izan da Zenbat Gara elkartearen lanaren ardatza azken hiru hamarkadetan, eta horregatik jasoko du aurten Elkar Fundazioaren eskutik Ibilbideari Elkar Saria. 1990eko hamarkadan sortu zen elkartea, Bilbon, Gabriel Aresti euskaltegiaren inguruan. Hura izan zen abiapuntua, baina ondoren etorri dira Algara konpartsa, Kafe Antzokia, Bilbo Hiria irratia, Erroa argitaletxea eta beste hainbat ekimen, denak helburu beraren bueltan: euskaldunak saretzea eta euskaraz bizitzeko aukerak zabaltzea. Ibilbideari saria jasoko du Zenbat Gara-k, eta proiektuari saria Kanaldudek jasoko du. Elkar fundazioak 2016tik banatzen ditu sariok, eta hamargarren aldia da aurtengoa. Sariak banatzeko ekitaldia gaur arrastian izango da, Bilboko Kafe Antzokian. Eider del Canto eta Eider Cortezon Zenbat Garako kideak batu zaizkigu gaur irratira, sariaren inguruan solastatzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250603_eider_eta_eider_elkar_saria.mp3 Deskargatu hemen. The post Ibilbideari Elkar Saria jasoko du gaur Zenbat Gara elkarteak first appeared on Bilbo Hiria irratia.
Política, economía y opinión 3 días
0
0
7
16:51
Txosnak Euskal Herriko ondare inmaterial izendatzeko bidea hasi da
Txosnak Euskal Herriko ondare inmaterial izendatzeko bidea hasi da
Txosnak Euskal Herriko ondasun inmaterial izendatzeko bidea abiatu du Euskal Herriko jai mugimenduak. Bilbon egin zuten aurkezpena eta denetarik izan zen Miribillan: txosna, jaietako zapitxoak, musika eta bertsolariak. Txosnen garrantziaz aritzeaz gain, azpimarratu dute txosnak ez direla edariak zerbitzatzeko barra hutsak eta horiek defendatu behar direla. Larunbatean bertan hasi zen sinadura-bilketa, eta herritarrek bi aukera dituzte dinamikarekin bat egiteko: Euskal herriko jai guztietan egongo diren sinadura orrien bidez, edo www.txosnak.eus webgunearen bitartez.   https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250602_txosnak_gureak.mp3 Deskargatu hemen. The post Txosnak Euskal Herriko ondare inmaterial izendatzeko bidea hasi da first appeared on Bilbo Hiria irratia.
Política, economía y opinión 4 días
0
0
6
09:19
Turistifikazioa asteon ARGIA astekarian
Turistifikazioa asteon ARGIA astekarian
ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, turistifikazioa. Erreportaje sakona egin dute; izan ere, jardunaldi batzuk egin ziren apirilean Bartzelonan, eta mundu mailako zonalde turistikoenetan eredu horren aurka ari diren herritar taldeak elkartu ziren bertan. Barrualdean, Mikel Ayestanari elkarrizketa. Palestinaren gaineko liburua argitaratu du eta hori izan dute mintzagai. Bukatzeko, Maialen Berastegi eta Isabel Etxeberriari elkarrizketa. Susa argitaletxearen Munduko Poesia Kaierak bildumak 10 urte bete ditu eta arduradunak dira biak.   https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250530_gorka_argia.mp3 Deskargatu hemen. The post Turistifikazioa asteon ARGIA astekarian first appeared on Bilbo Hiria irratia.
Política, economía y opinión 1 semana
0
0
7
12:36
Elhuyar Zientzia Azoka: gazteen jakin-mina eta jakintza Bilboko bihotzean
Elhuyar Zientzia Azoka: gazteen jakin-mina eta jakintza Bilboko bihotzean
Ez da ohiko erakusketa, eta ez da lehiaketa bat. Ez da soilik esperimentu xelebreen desfile bat, Elhuyar Zientzia Azoka beste zerbait da: gazteen jakin-mina plazara ateratzeko gonbita da, zientzia eta teknologiaren mundua lehen pertsonan bizitzeko aukera paregabea. 150 bat talde, 640 ikasle baino gehiago, Euskal Herriko 60 ikastetxetatik. Gasteizko Olabide Ikastolako Maialen, June eta Maren izan dira gurean. Janariaren xahuketak sortzen dien kezkatik abiatuta, sagarren oxidazioaren inguruko ikerketa bat egin dute. Horretarako, sagarrak hainbat likidorekin kontaktuan jarri dituzte, eta ikusi dute limoia dela oxidazioa saihesteko eraginkorrena. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250529_Elhuyar_olabide.mp3 Leitzako institutuko hiru ikasle, Aingeru, Adur eta Irati, iritsi dira Elhuyar Zientzia Azokara, Aldatzetik, Atallutik eta Goizuetatik, hurrenez hurren. Batxilergoko ikasleak dira, eta institutuan antibiotikoen eta onddoen arteko harremana ikertu dute, bereziki antibiotikoekiko erresistentzia garatzen duten bakterioei erreparatuta. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250529_elhuyar_leitza.mp3 Klima aldaketarekiko kezkatik abiatuta, Aixerrota institutuko lau ikasle algortarrek —Mikel, Xabi, Antxon eta Gaizka— ikerketa bat garatu dute, landareek estres egoera ezberdinen aurrean duten bizirauteko gaitasuna aztertzeko. Emaitzen arabera, klima aldaketak eragin handia du landareen erresistentzian. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250529_elhuyra_aixerrota.mp3 Santurtziko Kantauri BHIko ikasleak dira Aritz, Mikele, Alba eta Izaro, talde handiago baten ordezkari. Taldeko batzuek bioplastikoaren garapena izan dute ikergai, ingurumenari kalte gutxiago eragiteko helburuarekin. Almidoia izan dute oinarri, eta horretarako arrozarekin, dilistekin, sagarrarekin, yucarekin eta patatekin esperimentatu dute. Azken bi horiekin lortu dute plastikoaren antzeko ezaugarriak dituen material biodegradagarri bat sortzea. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250529_elhuyar_santurtzi.mp3 Solokoetxeko institutuko Aimar eta Eneko etorri dira ondoren, sakelakoa kargatzen duen bizikleta estatikoa aurkeztu dute. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/25052_elhuyar_solokoetxe.mp3 Elorriotik etorri dira Jhoselin eta Nahia, plastikozko “birika” batzuk eskuetan daramatzatela. Institutuan egindako inkesten bidez asma aztertu dute, eta ondorioztatu dute asmadunek zailtasunak izaten dituztela kirola egitean. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/25052_elhuyar_elorrio.mp3 June eta Izadi Lauaxeta ikastolatik datoz, “Izum” ikerketarekin. Satelite batek emandako datuen bidez, izpi ultramoreek Lurra nola jotzen duten aztertu dituzte, ozono geruza nola dagoen eta Antartidan klima nola aldatu den. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250529_elhuyar_lauaxeta.mp3 Laudioko institutuko Edurne, Irati eta Maider izan dira gurean, kombucharen inguruan egin duten ikerketa aurkezteko. Asiako jatorria duen tea itxurako edari hartzitu hau oinarri hartuta, plastikoaren antzeko material bat sortzen saiatzen ari dira. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250529_elhuyar_laudio.mp3 Nahia eta Aimar Galdakaoko Elexalde institututik datoz eta olatu tanke bat sortu dute uhinek sortzen duten energia aztertzeko, behar bezala argindarra bihurtu ahal izanez gero oso-oso erabilgarria izan daitekeela esan digute. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250529_elhuyar_eleizalde_galdakao.mp3 Gorka, Alejandro, Mikel eta Danel Colegio Vizcayako ikasleak dira, eta zigarrokinak lurrera botatzearen ingurumen-inpaktua aztertu dute. Bereziki, nikotinak landareengan duen eragina aztergai izan dute: kolorean aldaketak eragiten ditu eta biziraupenean ere eragin zuzena du. Lau lorontzitan egin dute esperimentua, bakoitzean zigarrokin kopuru ezberdinak erabilita. Azkenean, lorontzi bakarreko landareak baino ez zuen biziraun. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250529_elhuyar_colegia_bizkaia.mp3 saioa osoa deskargatu hemen. The post Elhuyar Zientzia Azoka: gazteen jakin-mina eta jakintza Bilboko bihotzean first appeared on Bilbo Hiria irratia.
Política, economía y opinión 1 semana
0
0
5
04:14
Bilboko Areatzan elkartuko dira gazteen STEAM proiektuak Elhuyar Zientzia Azokan
Bilboko Areatzan elkartuko dira gazteen STEAM proiektuak Elhuyar Zientzia Azokan
Maiatzaren 28tik 31ra bitartean ospatuko da aurten Elhuyar Zientzia Azoka Bilboko Areatzan. 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekimen honetan, Euskal Herriko 60 ikastetxetako 640 gaztek baino gehiagok aurkeztuko dituzte ikasturtean zehar landutako 160 STEAM proiektu baino gehiago: zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika uztartzen dituzten lanak. Azokaren helburua argia da: gazteei ikerketa eta garapenaren mundua bertatik bertara bizitzeko aukera ematea, betiere komunitate osoaren parte-hartze aktiboarekin. Aurtengoan, gainera, beste herrialde batzuetako talde gonbidatuak ere izango dira. Bilboko hitzorduak badu berezitasun bat: aurkeztutako proiektuak ebaluatuko dituen epaimahai bat egongo da. Horrela, kaleko jendearen interesa ez ezik, adituen arreta ere jasoko dute gaztetxoek, eta sari-banaketa ekitaldia egingo da azken egunean, larunbatean, maiatzaren 31n. Aitziber Lasa, Elhuyarreko ordezkaria, izan dugu lehen gonbidatua, eta aurtengo edizioari buruzko hainbat datu interesgarri partekatu dizkigu. 12 eta 18 urte bitarteko ikasleak izango dira protagonista: guztira, 60 ikastetxetatik etorritako 600 ikasle baino gehiago bilduko dira gaur eta bihar bitartean, 73 proiektu aurkezteko. Landutako gaiak askotarikoak dira: elikadura ohiturak, ingurumena, energia berriztagarriak, adimen artifiziala edota robotika, besteak beste. Proiektu eta aurkezpen guztiak euskaraz egingo dira. Gainera, aurten atzerriko 9 taldek ere parte hartuko dute, ostiralean iritsiko baitira. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250528_elhuyarAitziberLasa.mp3 Lehenengo proiektuen berri izaten hasi gara dagoeneko: Urola Ikastolako Alize, Elene eta Rodrigo izan ditugu gurekin, Azpeititik etorrita. Lehen aldia dute Elhuyar Zientzia Azokan parte hartzen, eta proiektu benetan bitxia ekarri dute. Kalkulagailu bat, sentsoreak, bateriak eta Zamudion garatzen ari diren adimen artifizial bat uztartzen dituen lan bat da, teknologia eta berrikuntza uztartzen dituen proposamen interesgarria. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250528_elhuyar_urolaikastola.mp3 Izaro eta Kattalin Lauaxeta Ikastolatik etorri dira. Ikerlari eta musikazaleak dira, eta euren proiektuaren izenburuak hala dio: Musikaren taupadak. Musikaren eragina aztertu dute, musikarien taupadak eta odol-presioa neurtuz abiapuntu gisa. Zientzia eta musika uztartzen dituen ikerketa interesgarria aurkeztu dute. Elhuyar Zientzia Azokan. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250528_lauxeta_izaro_kattalin.mp3 Ondoren, Etxarri Aranatzeko Andra Mari Ikastolako Jon, Julen eta Ekhi izan ditugu gurean. Eguzki-plakekin elikatzen den auto elektriko txiki bat garatu dute, autonomia handikoa. Gainera, sentsoreez hornituta dago istripuak saihesteko, eta infragorri bidezko sistemari esker, sakelakoarekin gidatu daiteke. Proiektu teknologiko aurreratua eta oso interesgarria da. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250528_elhuyra_etxarri.mp3 Oraingoan, Deustuko La Salle ikastetxeko Maite eta Laia hurbildu zaizkigu, Enkapsulatu adimenduna izeneko proiektuarekin. Submisio kimikoaren aurkako ekimena da, edarian droga baten presentzia detektatzeko gaitasuna duen kapsula baten bidez. Kapsula hau edarian sartuz gero, erreakzio kimiko bat pizten da eta droga hauteman daiteke. Gainera, proposatzen dute ezaugarri erreaktibo hori antsiolitiko guztietan ezartzea, horrelako erasoak prebenitzeko eta borrokatzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250528_lasalle_deusto.mp3 Eibarko Aldatze ikastegitik Jon eta Jon espazioko zulo beltzak ikertu dituzte. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250528_eibar_zulobeltzak.mp3 Iruñeko Biurdana Ikastetxeko Adriana, Nahia eta Xiaoli izan dira hemen. Laborategian fruta garbitzeko une egokia aztertu dute. Behaketa bat egin ondoren, emaitzek erakutsi dute urarekin garbitutako fruta mikrobio oportunistek erasotzen dutela, eta frutategian denbora luzez utziz gero jan gabe geratzen dela. Beraz, fruitua garbitu eta berehala jatea gomendatzen dute. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250528_elhuyar_frutak.mp3 Abadinoko Haizea, Uxue, Irati eta Lander litiozko bateria batzuk berrerabili dituzte, eta horiekin powerbank bat osatu dute sakelakoak kargatzeko. Proiektuaren helburua da powerbank hori saltzea, eta lortutako dirua Afrikan litioaren inguruko geretan kalteturiko pertsonei laguntza emateko bideratzea. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250528_elhuyar_abadino.mp3 Urko eta Jon La Salle ikastegitik heldu dira, Deustutik, “Orinagua” proiektuarekin. Behien gernua hartu eta, baheekin eta izpiekin garbitu ondoren, bertako ur garbia ateratzea da proiektuaren helburua. kutsaduraren kezka dute. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250528_elhuya_lasalle.mp3 Alex eta Ekaitz Lauaxeta Ikastolatik etorri dira, eta itsasoko uretara botatzen diren zaborren arazoaz hitz egin digute. Bereziki, merkurio maila handia dago itsasoan, eta hori kate trofikoan sartuz bizitza pozoitzen du. Azaldu digutenez, grafenoaren laguntzaz itsasoko merkurioa garbitu dezakegu. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250528_elhuyar_lauxeta_merkurioa.mp3 Saio osoa entzuteko. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250528_Elhuyar_zientzia_azoka_osorik.mp3 Saioa deskargatzeko hemen.   The post Bilboko Areatzan elkartuko dira gazteen STEAM proiektuak Elhuyar Zientzia Azokan first appeared on Bilbo Hiria irratia.
Política, economía y opinión 1 semana
0
0
6
14:49
Euskaraldiaren behin-behineko balorazioa
Euskaraldiaren behin-behineko balorazioa
Atzo bukatu zen Euskaraldia: hizkuntza ohiturak euskarara gerturatzeko 11 egunetako ariketa praktikoa. Horren behin-behineko balorazioa egin dute gaur goizean Euskaraldiko koordinazio mahaia osatzen duten erakundeetako kideek. Aipatu dute guztira 450 herri murgildu direla Euskaraldian eta pozgarria izan dela ikustea inoizko herri gehienetan piztu dela ariketaren beharra eta antolatzeko ilusioa. Ariketaren gaineko balorazio sakonagoa egingo dutela ere adierazi dute eta horretarako jendearen laguntza behar dute: ahobizi eta belarriprest izandakoen bizipenak jaso nahi eta behar dituzte. Horretarako, euskaraldia.eus/bizipenak webgunean sartu eta bizitakoa partekatzeko aukera dago.   https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250526_euskaraldia_balorazioa.mp3 Deskargatu hemen. The post Euskaraldiaren behin-behineko balorazioa first appeared on Bilbo Hiria irratia.
Política, economía y opinión 1 semana
0
0
6
04:59
Udaberri Jaia Gabriel Aresti euskaltegian
Udaberri Jaia Gabriel Aresti euskaltegian
Ostiralean Udaberri Jaia ospatu zen Done Bikendi kalean, Gabriel Aresti euskaltegiko giro alaian. Euskaltegiko kideek festa honen xehetasunak partekatu zituzten, izan ere, Udaberri Jaia Algara konpartsa ezagutzera emateko aukera bikaina izaten da. Aldi berean, ikasleentzat euskaraz aritzeko beste esparru bat eskaintzen du jaiak, ikasketa formalez harago. C1 mailako zenbait ikaslek irakurri zuten aurtengo pregoia, eta aldarrikapenerako tartea ere hartu zuten: Palestinaren egoera izan zuten gogoan eta hizpide. Adrian artista ere bertan ibili da festa giroaz gozatzen. Nafarra da, Baldorbatik dator, eta hango Uzkita herriko eliza zahar bat erosi du, konpondu eta bere artea bertan garatzeko asmoz. Gaur egun Bilbon bizi da, eta C1 mailako ikasketak egiten ari da Gabriel Aresti euskaltegian. Bestalde, ikasle familia bat ere gerturatu zaigu: Silvia, Kike eta Julen —gurasoak eta semea—. Hiruak euskaltegiko ikasleak dira. Zergatik hasi diren euskaraz ikasten galdetuta, Julenek kontatu digu Alemanian ikastegiko ikasle izana zela, eta euskaraz ez zuela batere ezagutzarik. Hala ere, hutsetik hasita, esperientziak animatu egin du. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/251023_udaberri_jaia.mp3 Desakargatu hemen. The post Udaberri Jaia Gabriel Aresti euskaltegian first appeared on Bilbo Hiria irratia.
Política, economía y opinión 1 semana
0
0
7
53:07
Lanarteako Amagoia Gurrutxaga eta Ximun Fuchs antzezlea Argia astekarian
Lanarteako Amagoia Gurrutxaga eta Ximun Fuchs antzezlea Argia astekarian
Gaurko Argia astekariaren errepasoan, hainbat gai nabarmendu dira. Lanarteako Amagoia Gurrutxaga eta antzezle Ximun Fuchs izan dira mahai-inguru baten parte, sorkuntzaren prekarietateaz eta antzeko gaiez jarduteko. Bestalde, Arlette Apraiz, Gernikako Sare Feministako kidea, elkarrizketatu du Onintza Enbeitak. Testuingurua, jakina, Gernikako saskibaloi entrenatzailearen kasua da. Apraizek azpimarratu du “beste Gernika bat” dagoela orain, eta herriak hasieratik sinetsi diola sexu abusuen biktimari. Bestetik, hiriburuetan bereziki –eta Gasteizen are nabarmenago–, zeresana sortzen ari dira etorkin gazteek okupatutako lonjak. Hedabide jakin batzuek diskurtso jakin batzuk hauspotzen dituzten bitartean, erreportaje batean kasu interesgarri bat jaso da: auzolanean, bizilagunek poliziari deitu gabe eta etorkinekin aurrez aurre hitz eginda, esperientzia positiboa izan dute. Titularra argia da: Bai, konpondu daitezke gatazkak komunitatea indartuz eta arrazakeria elikatu gabe. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250522_gorka_argia.mp3 Deskargatu hemen.     The post Lanarteako Amagoia Gurrutxaga eta Ximun Fuchs antzezlea Argia astekarian first appeared on Bilbo Hiria irratia.
Política, economía y opinión 2 semanas
0
0
6
21:16
Igandean Ibilaldia Galdakaon
Igandean Ibilaldia Galdakaon
Maiatzaren 25ean, igandean, ospatuko da Ibilaldia Galdakaon. Aurten Eguzkibegi Ikastolari egokitu zaio jaia prestatu eta antolatzea. Itxaso Etxebarria da Eguzkibegiko zuzendaria eta berak eman dizkigu xehetasun gehiago. Urte luzea izan dela aitortu du Etxebarriak, baina egindako lanarekin oso pozik daudela ere gehitu du. Gaineratu du, komunitateari garrantzia eman diotela eta hori izan dela helburu nagusietako bat. Hiru gune irekiko dituzte igandean, nahiz eta guneetako bat larunbat arratsaldean ere zabaldu.   https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250522_itsaso_etxebarria_ibilaldia.mp3 Deskargatu hemen. The post Igandean Ibilaldia Galdakaon first appeared on Bilbo Hiria irratia.
Política, economía y opinión 2 semanas
0
0
5
14:59
Lurrazpiko Liga taldeak Katakonbaren bigarren edizioa antolatu du asteburu honetarako.
Lurrazpiko Liga taldeak Katakonbaren bigarren edizioa antolatu du asteburu honetarako.
Aterki beraren azpian pertsona, artista eta kolektibo ezberdinak elkartzearen aldeko apustua egiten duen kolektiboa da Lurrazpiko Liga. Fanzineak partekatzeko asmoz aritzen dira, eta “Fanzinea herriarentzat!” lelopean azokako kide bakoitzak gutxienez 2 euroko edo merkeagoko fanzine bat eskaintzea ziurtatzen dute. Helburua da guztiek fanzinea eta kontrakultura erosi eta partekatzeko aukera izatea. KATAKONBA Sastraka Gaztetxean egingo da maiatzaren 24an eta 25ean. Hainbat jarduera prestatu dituzte: topatutako elementuekin egindako haurrentzako fanzine tailerra, blues, rock, rap eta punk kontzertuak, poesia jam bat, janari begano goxoa, askotariko pintxatuak eta fanzineen baliabide kolektiboei buruzko solasaldia. Denetik apur bat egongo da, topaketa atsegin baterako eta artista ez-artifizialen azken ekoizpen inprimatuak kuxkuxeatzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250522_euri_katakonba.mp3 Deskargatu hemen. The post Lurrazpiko Liga taldeak Katakonbaren bigarren edizioa antolatu du asteburu honetarako. first appeared on Bilbo Hiria irratia.
Política, economía y opinión 2 semanas
0
0
5
09:22
Bilboko alkatea pozik eta harro Europa Leagueko finalaren inguruan, hiritar asko kexu
Bilboko alkatea pozik eta harro Europa Leagueko finalaren inguruan, hiritar asko kexu
Manchester United eta Tottenham taldeetako milaka zalek hartu dute Bilbo Europa Leagueko finalaren harira. Hiriak festa giroa bizi izan du oro har, baina hainbat herritarrek kexak adierazi dituzte, kale ugari itxi direlako eta zenbait eremu zeharo maskulinizatu direlako. Zenbait gertakarik sare sozialetan oihartzun handia izan dute, eta zenbait eszena desatsegin ere grabatu dira. Segurtasun neurriak handiak izan direla jakinarazi zuten agintariek finalaren atarian: 2.000 polizia baino gehiago mobilizatu ziren. Hala ere, sare sozialek agerian utzi dute istiluak izan direla zenbait gunetan, eta tentsio uneak ere bizi izan dira. Irudi biral bihurtu da makila batekin kalean zebilen adineko gizon batek bi zaleri balkoira igotzea eragotzi zien unea. Asteartean bertan, Tottenhamen jarraitzaile batek semaforo batean gora egin zuen Poza kalean. eta zenbaitek zalantzan jarri dute han zegoen segurtasun indarren presentzia. Kritika batzuk jaso ditu Ertzaintzak, bere jarduerak beste kasu batzuetan zorrotzagoak direla iritzita. Horrez gain, hiriko hainbat gunetan jendea edaten, jaten eta kalean “pixa” egiten ibili dela salatu dute auzotarrek, batez ere Zazpi Kaleetan. Gaur goizean, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok balorazioa egin du, eta «arrakasta erabatekoa» izan dela azpimarratu du. Herritarrei eskerrak eman dizkie «izandako jarreragatik», eta azken egunetan bizi izan diren eragozpenak ulertu dituztelako. Ahobizi txapa paparrean zuela, baikor agertu da Aburto. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250522_aburto.mp3 Deskagarkatu hemen. The post Bilboko alkatea pozik eta harro Europa Leagueko finalaren inguruan, hiritar asko kexu first appeared on Bilbo Hiria irratia.
Política, economía y opinión 2 semanas
0
0
6
03:08
San Inazion pediatria zerbitzua murriztu dute
San Inazion pediatria zerbitzua murriztu dute
Kalitatezko osasungintzaren aldeko protestak aspaldikoak dira Bilbon, Auzo elkarteen federazioak hainbatetan atera da kalera lehen arreta zerbitzuaren defentsan. Azkena Saninazio auzoan gertatu da. San Inazioko familiak salatu dutenez anbulatorioko 3 pediatretako bat Deriora eramango dute. San Inazio auzoan 2.500 haur inguru bizi dira, baina anbulatorioko pediatria-zerbitzua eskas geratzen ari da. Zorrozaurren etxebizitza berrien ondorioz biztanleria handitzen ari den arren, ez da baliabide gehiagorik jarri. Egoera larriagotu da pediatra ezagun eta errespetatu bat Deriora lekualdatu delako, eta haren lekua ez delako bete. Hori dela eta, auzotarrek eskatzen dute pediatria-zerbitzua indartzea eta hutsik dagoen lanpostua betetzea, haurrek kalitatezko osasun-arreta izan dezaten. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250520_izas_san_ignazio_pediatra.mp3 Deskargatu hemen.   The post San Inazion pediatria zerbitzua murriztu dute first appeared on Bilbo Hiria irratia.
Política, economía y opinión 2 semanas
0
0
7
07:33
Albina Stardust Aizu aldizkarian
Albina Stardust Aizu aldizkarian
Hilabetero egiten dugu AEKren AIZU aldizkariaren errepasoa eta hilabete honetan ere Eñaut Mitxelenarekin aritu gara berbetan. Hilabeteon Albina Stardust drag artista da protagonista eta drag izateaz, drag komunitateaz eta euskaraz aritu dira. Laburrean, Sambou Diaby aktorea elkarrizketatu dute. Miñan antzezlanean Ibrahima protagonista nagusia gorpuzten du eta Faisanen Irla filmeko protagonista da. Kontu askoren artean, antzerkiaz, zineaz eta Ibrahima gorpuzteaz aritu dira. Bukatzeko, “Liburuak non, Urrotz han” izenburupean erreportajea. 400 lagun inguru bizi da Urrotz herrian, eta hiru liburu dena dituzte.   https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250520_enaut_aizu.mp3 Deskargatu hemen. The post Albina Stardust Aizu aldizkarian first appeared on Bilbo Hiria irratia.
Política, economía y opinión 2 semanas
0
0
6
11:04
Más de Bilbo Hiria Ver más
Xerezaderen artxiboa
Xerezaderen artxiboa Bilboko euskal irratia Actualizado
Zientzialari
Zientzialari Bilboko euskal irratia Actualizado
Kirol Eskirol | Bilbo Hiria irratia
Kirol Eskirol | Bilbo Hiria irratia Bilboko euskal irratia Actualizado
También te puede gustar Ver más
EduBerlin
EduBerlin Paso a Mp3 lo que me interesa escuchar para estar in-formado porque no me gusta ser pasivo ante una pantalla. Nada más. Actualizado
Economía directa
Economía directa Economía Directa busca concienciar, informar y difundir a toda la sociedad las verdaderas causas y responsables de la crisis económica, política y social que padecemos desde el periodismo alternativo. Actualizado
Debate Directo
Debate Directo Debate Directo es un programa sobre política y mundo judicial en el que intentamos dar puntos de vista alternativos a los medios de comunicación tradicionales. Actualizado
Ir a Política, economía y opinión