
ZIENTZIALARI 112: Arrainak sentsore biologiko gisa (Harkaitz Eguiraun) 41716z
Descripción de ZIENTZIALARI 112: Arrainak sentsore biologiko gisa (Harkaitz Eguiraun) 4k5n
Plentziako Itsas Estazioan akuikultura adimenduna lortzeko bidean urrats garrantzitsua suposatzen duen ikerlana bururatu du Harkaitz Eguiraun ingeniariak. Izan ere, arrain multzoak sentsore biologiko gisa erabil daitezkeela frogatu berri du berak. Horixe da, hain zuzen, gaurko Zientzialari saio honetan Harkaitzek erabiliko duen gaia. Industria-elektronikako industria ingeniari teknikoa da Harkaitz Eguiraun; industria automatizazioan eta elektronikan ingeniaria eta Kontrol ingeniaritza, automatika eta robotikako masterra du egina. Marine Environment and Resources PhD programaren bidez egin du bere nazioarteko doktoretza. Egun irakaslea da Bilboko Ingeniaritza Eskolan, eta ikertzailea Plentziako Itsas Estazioan. (Argazkia: Pxfuel). http://bilbohiria.com/docs2/2018/zientzialari/181228_z108_akuikultura_adimenduna_arkaitz_egiraun.mp3 Deskargatu hemen. 66t2h
Comentarios de ZIENTZIALARI 112: Arrainak sentsore biologiko gisa (Harkaitz Eguiraun) 36325t