
Descripción de Zientzialari: paleoklima (aitor payros) 5w94y
Lurra oso zaharra da, 4.500 milioi urte baino gehiago ditu. Azken mila milioiak soilik kontuan hartzen baditugu ere, bere klimak aldaketa asko izan ditu denbora luze honetan. Paleoklimatologia historian zehar Lurrak izan dituen ezaugarri klimatikoak eta haien aldaketak aztertzeaz arduratzen den zientzia da. Arroka sedimentarioen analisiak iraganeko klima eta klima-aldaketak ikertzen laguntza eskaintzen digu, bertan metatutako geruzetan erregistro geologikoa ondo ikertzen eta ulertzen badugu. Horrek iraganean gertatu diren klima aldaketak eta klima aroak zein faktoreren ondorio diren ulertzen lagunduko digu, baita etorkizunean gerta daitezkeen aldaketak aurrikusten ere. Zeintzuk dira historikoki naturak kliman izan dituen aroak eta horien eragileak? Noraino aldatzen du iragarpen hori giza jardueraren ondoriozko klima aldaketak? Aitor Payros geologia irakaslearekin saiatu gara gaia ezagutzen. Geologian doktorea da Aitor Payros, eta 1997tik irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Ikertzailea ere bada, UPV/EHUko Geologia departamentuan. Berotze-hozte gradualak, ziklo astronomikoek eta atmosferako gertakariek kliman izan duten eragina ulertzen saiatu gara berarekin, baita ikerketa egun non dagoen ere. Argazkia: Gaztelugatxe (Grand Parc). https://bilbohiria.com/docs2/2025/zientzialari/250319_z131_paleoklima_aitor_payros.mp3 Deskargatu hemen. The post ZIENTZIALARI: Paleoklima (Aitor Payros) first appeared on Bilbo Hiria irratia. 6r4316
Comentarios de Zientzialari: paleoklima (aitor payros) 594k3q