Trending Misterio
iVoox
Descargar app Subir
iVoox Podcast & radio
Descargar app gratis
Ibaizabal magazina
Lanarteako Amagoia Gurrutxaga eta Ximun Fuchs antzezlea Argia astekarian

Lanarteako Amagoia Gurrutxaga eta Ximun Fuchs antzezlea Argia astekarian 3r5z34

23/5/2025 · 21:16
0
6
Ibaizabal magazina

Descripción de Lanarteako Amagoia Gurrutxaga eta Ximun Fuchs antzezlea Argia astekarian 541i

Gaurko Argia astekariaren errepasoan, hainbat gai nabarmendu dira. Lanarteako Amagoia Gurrutxaga eta antzezle Ximun Fuchs izan dira mahai-inguru baten parte, sorkuntzaren prekarietateaz eta antzeko gaiez jarduteko. Bestalde, Arlette Apraiz, Gernikako Sare Feministako kidea, elkarrizketatu du Onintza Enbeitak. Testuingurua, jakina, Gernikako saskibaloi entrenatzailearen kasua da. Apraizek azpimarratu du “beste Gernika bat” dagoela orain, eta herriak hasieratik sinetsi diola sexu abusuen biktimari. Bestetik, hiriburuetan bereziki –eta Gasteizen are nabarmenago–, zeresana sortzen ari dira etorkin gazteek okupatutako lonjak. Hedabide jakin batzuek diskurtso jakin batzuk hauspotzen dituzten bitartean, erreportaje batean kasu interesgarri bat jaso da: auzolanean, bizilagunek poliziari deitu gabe eta etorkinekin aurrez aurre hitz eginda, esperientzia positiboa izan dute. Titularra argia da: Bai, konpondu daitezke gatazkak komunitatea indartuz eta arrazakeria elikatu gabe. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250522_gorka_argia.mp3 Deskargatu hemen.     The post Lanarteako Amagoia Gurrutxaga eta Ximun Fuchs antzezlea Argia astekarian first appeared on Bilbo Hiria irratia. 1o272q

Comentarios de Lanarteako Amagoia Gurrutxaga eta Ximun Fuchs antzezlea Argia astekarian e5p3q

Este programa no acepta comentarios anónimos. ¡Regístrate para comentar!
Te recomendamos
Ir a Política, economía y opinión